Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariekin elkarlanean, eskualdeko mugikortasun jasangarria eta familia-turismoa sustatuko dituen mapak garatu ditugu, eta eskuorri bat sortu dugu biekin; tokiko aukerak ezagutzeko balio duen mapa parea. Proiektuaren helburua honako hau izan da: Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bertakoei nahiz bisitariei eskualdeako mugikortasun-aukera jasangarriaren berri ematea
- Eskualdeko turismo-baliabideen inguruko informazioa aurrekoarekin uztartzea, bisitariek modu jasangarrian mugitzearen aldeko hautua egin dezaten ahal beste
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Mugikortasunarekin lorturiko zerbitzu publikoak aztertu eta informazio espaziala jaso eta antolatu: tren- eta autobus-lineak eta -geltokiak, bidegorri-sarea, hiribusak, disuasio-aparkalekuak, karga elektrikoko puntuak…
- Informazio hori oinarrizko kartografiarekin eta turismo-baliabide nagusiekin uztartu eta deformazio kartografikoak aplikatu interpretazioaren mesedetan
- Lotura nagusien arteko oinezko gutxi gorabeherako denborak txertatu, erabiltzaileek aukera hori ere kontuan izan dezaten
- Bi mapak diseinatu eta maketatu; paperean inprimatzeko moduan batetik, eta sarean hedatzeko moduan bestetik
Kartografiaren xehetasunak:
Eskualdeko mapa honetan, oinarrizko kartografiari dagokionean, baso- eta zuhaizti-itxurako elementuak eta zelai-, laborantza- eta hirilur-itxurakoak bereizi dira lehenik; gero, Lurzoruaren Eredu Digitalean oinarrituta, erlibea irudikatu da itzalen bidez (kartografía deribatua); ondoren, eskualdea, ikerketa eremua nabarmentzeko maskara bat erabili da; azkenik, toponimiak eta gainerako etiketak gehitu dira. Bestalde, ikerketa objektuari dagokionean, sinplifikatze aldera eta bisitariei begira, mapa deformatu da, turismo kanpainetako argazkiak gehitu dira eta lerroak zuzendu dira ahal beste, metrominutu itxurara gerturatzeko.