webgunea_PORTADA-aixe

Munduan gero eta hiritar gehiago dagoen honetan, gero eta bistakoagoa da ingurumena eta landa-eremua zaindu behar ditugula aurrera egingo badugu. Eta horretarako, ezinbestekoa da inguru hori ezagutzea. Baina gutxi batzuk ondo ezagutzeaz gain, denok izan behar dugu inguratzen gaituen horren berri.

Gure hiri-inguruetako eta mendietako paisaiak berez dira liluragarriak, baina maiz, egunerokotasunaren zerak harrapatuta-eta, kosta egiten hori antzematen. Hortatik sortzen da bada interpretazioaren disziplina.

Natur, kultur, turismo eta bestelako interesguneen eta ibilbideen seinaleztapenari esker, ondare horren guztiaren balioaz jabetu gaitezke. Non gauden jakin dezakegu uneoro, nora goazen, aurrean daukagunaren balioa zein den… eta hori dena segurtasunez.

Aixen, kudeaketa integrala eskaitzen dugu gisa horretako proiektuen garapenean: ikerketa eta analisia, aholkularitza eta asistentzia teknikoa, agenteen arteko koordinazioa, bitartekaritza eta proiektuen zuzendaritza, gidaritza, dinamizazioa eta komunikazioa.

GURE ZERBITZUAK

seinaleztapena

Seinaleztapena

Medioa interpretatu, datu geografikoak jaso, horiek tratatu eta ibilbideak proposatzen ditugu. Ondarea balioan jartzeko diseinu pertsonalizatuak sortzen ditugu bezeroaren beharrizanetara egokituta; Mendi Federazioek homologatzeko modukoak, hala nahi izanez gero. Ingurunea seinaleztatzen dugu panel, atril, mahai interpretatibo, errotulu, baliza, zutabe/gezi edota margo-markekin. Azkenik, laguntza teknikoa eskaintzen dugu ibilbideak homologatu eta diru-laguntzak kudeatzeko.

Kartografia/Mapak

Mapak

Mapak sortu, neurrira diseinatu eta argitaratzea eskatzen duten proiektuak dira gure espezialitatea. Interesguneak eta, oro har, ondarea balioan jartzeko ibilbide berrien track-a jasotzen dugu, udal-zerbitzuen kokapena… eta den-dena mapa eta plano turistiko erakargarrietan aurkezten dugu. Web-orrietan txertatzeko moduko mapak ere sortzen ditugu, neurrira.
Diseinua/Argitalpenak

Diseinua

Eskuorriak, liburuxkak, kartelak, udal aldizkariak, katalogoak… diseinatu, inprimatu eta banatzen ditugu. Edukia garapenean lagundu dezakegu; dokumentazioan, argazkiak ateratzen, testuen erredakzioan eta horien itzulpenean… Eta publizitate-espazioa kudea dezakegu, baita ere, behar izanez gero.

Ibilbideak

Ibilbideak

“Ibilbideen egoeraren diagnosia egiten dugu (GIS ikerketa + ‘in situ’ azterketa) eta topaturiko ahulgune edo gabeziak indartzeko exekuzio-proposamena. Proposamen horrek zera hartu ohi du: kartografia eta datu teknikoak eguneratzea; apurtutako edo zaharkitutako panel eta seinaleak editatu, ekoitzi eta instalatzea; margo-markak errepasatu, indartu edo ezabatzea. Hori guztia ibilbideak homologatzeko edo ber-homologatzeko Euskal Mendizale Federazioak ezartzen dituen irizpideei jarraiki”.

KUDEAKETA

  • Koordinazioa
  • Bitartekaritza
  • Ikerketa eta analisia
  • Aholkularitza tekniko integrala
  • Proiektuen zuzendaritza/gidaritza/dinamizazioa
aixe logotipoa Seinaleztapena, mapak eta diseinua

KOMUNIKAZIOA

  • Interpretazioa: natura, turismoa, kultura, ibilbideak
  • Diseinu-lanak: eskuorriak, panel xaflak, liburuxkak,
  • Maketazio-lanak: aldizkariak, liburuak…
  • Seinaleztapen-lanak eta mapak

BEZERO ETA LAN AIPAGARRI BATZUK


Urola Kostako Udal Elkartea
Zarautzko Udala
Iraurgi Berritzen
Zumaiako Udala
Zarauzko Turismo bulegoa
Alkiza
Induo
Ganexa
Mendi e-tracks
Oarsoaldea
Tolosaldea garatzen
Orio
Txukun Lorazaintza
Arabako Lautadako Kuadrilla
Aiaraldea ---Sin proyecto aun
Durango ---Sin proyecto aun
Ordizia ---Sin proyecto aun
Debagoienako mankomunitatea