ZERBITZUAK

seinaleztapena

Seinaleztapena

Medioa interpretatu, datu geografikoak jaso, horiek tratatu eta ibilbideak proposatzen ditugu. Ondarea balioan jartzeko diseinu pertsonalizatuak sortzen ditugu bezeroaren beharrizanetara egokituta; Mendi Federazioek homologatzeko modukoak, hala nahi izanez gero. Ingurunea seinaleztatzen dugu panel, atril, mahai interpretatibo, errotulu, baliza, zutabe/gezi edota margo-markekin. Azkenik, laguntza teknikoa eskaintzen dugu ibilbideak homologatu eta diru-laguntzak kudeatzeko.

Kartografia/Mapak

Mapak

Mapak sortu, neurrira diseinatu eta argitaratzea eskatzen duten proiektuak dira gure espezialitatea. Interesguneak eta, oro har, ondarea balioan jartzeko ibilbide berrien track-a jasotzen dugu, udal-zerbitzuen kokapena… eta den-dena mapa eta plano turistiko erakargarrietan aurkezten dugu. Web-orrietan txertatzeko moduko mapak ere sortzen ditugu, neurrira.
Diseinua/Argitalpenak

Diseinua

Eskuorriak, liburuxkak, kartelak, udal aldizkariak, katalogoak… diseinatu, inprimatu eta banatzen ditugu. Edukia garapenean lagundu dezakegu; dokumentazioan, argazkiak ateratzen, testuen erredakzioan eta horien itzulpenean… Eta publizitate-espazioa kudea dezakegu, baita ere, behar izanez gero.

Ibilbideak

Ibilbideak

“Ibilbideen egoeraren diagnosia egiten dugu (GIS ikerketa + ‘in situ’ azterketa) eta topaturiko ahulgune edo gabeziak indartzeko exekuzio-proposamena. Proposamen horrek zera hartu ohi du: kartografia eta datu teknikoak eguneratzea; apurtutako edo zaharkitutako panel eta seinaleak editatu, ekoitzi eta instalatzea; margo-markak errepasatu, indartu edo ezabatzea. Hori guztia ibilbideak homologatzeko edo ber-homologatzeko Euskal Mendizale Federazioak ezartzen dituen irizpideei jarraiki”.

KUDEAKETA

  • Koordinazioa
  • Bitartekaritza
  • Ikerketa eta analisia
  • Aholkularitza tekniko integrala
  • Proiektuen zuzendaritza/gidaritza/dinamizazioa
aixe logotipoa Seinaleztapena, mapak eta diseinua

KOMUNIKAZIOA

  • Interpretazioa: natura, turismoa, kultura, ibilbideak
  • Diseinu-lanak: eskuorriak, panel xaflak, liburuxkak,
  • Maketazio-lanak: aldizkariak, liburuak…
  • Seinaleztapen-lanak eta mapak

PROZESUA

AZTERTU

icono 1

DATUAK BILDU INGURUNEAN

Track-a jaso, interesguneak ikertu, argazkiak atera

icono 1

INFORMAZIOA GARATU

Eguneratu, osatu eta itzuli

icono 1

TXOSTEN TEKNIKOA IDATZI

Seinaleztapen-proposamena eta homologazio-eskaera

SORTU

icono 1

KARTOGRAFIA LANDU

Mapak nahieran

icono 1

DISEINATU ETA MAKETATU

Panelak, geziak, eskuorriak… nahieran

icono 1

INPRIMATU

Paperean, aluminioan, egurrean…

KOMUNIKATU

icono 1

SEINALEAK JARRI

Zutabeak, geziak, mahaiak, panelak, margo-markak…

icono 1

ZABALDU

Argitalpenak fisikoan eta sarean; audio-gidak, ikus-entzunezkoak…

icono 1

EKITALDIAK ANTOLATU

Bisita gidatuak eta txangoak

GURE KATALOGOAK

Lurralde-proiektu turistikoak-en katalogo diseinua
kanpo-seinaleztapena, errotulazioa, argitalpenak-en katalogo diseinua
aixe | Señalización, mapas y diseño
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.