Alkizako Udalak hala eskatuta, aixe taldeak udalerriko PR eta SL ibilbideen eskuorria eguneratu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bisitariei ibilbideen inguruko informazioa modu antolatuan eta erakargarrian eskaintzea
Horretarako, honako hauek egin ditugu:
- Zaharkitutako hainbat euskarrietan emandako informazioa bildu, aztertu antolatu eta
bateratzeko modua topatu. - Bateratutako informazio hori erabiltzaileei modu erakargarrian nola eskaini erabaki (koloreetan, taldekatuta…), zehaztasun teknikorik galdu gabe.
- Bahetutako, eguneratutako eta findutako informazio hori egungo joerara doitu eta modu ikusgarrian emateko moduan garatu.
- Eskuorria itzuli bisitariek gehien eskatzen dituzten hizkuntzetara.





