seinaleztapena ikonoa
kartografia-mapak ikonoa
diseinua-argitalpenak ikonoa
ibilbideak ikonoa

Seinaleztapena

Mapak

Diseinua

Ibilbideak

DURANGOKO IBILBIDEAK

Ibilbide-sarea sortu; informazio-panel, zutabe/gezi eta margo-markekin ibilbideak seinaleztatu; eskuorria egin
durangoko ibilbideak
Durangoko Udaleko lagunek hala eskatuta, aixe taldeak ibilbide-sarea sortu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da: Proiektuaren helburua honako hau izan da:

  • Basoen kontserbazioranzko sentsibilizazioan ekarpena egitea, basoetatik lorturiko etekinak basoan bertan berrinbertitu eta udalerriko landa-inguruneko baliabideak eta natura-ondarea bertakoei eta bisitariei gerturatuz
  • Turismo aktiboko aukeren sustapenari ekarpena egitea

Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:

  • Zailtasun-maila, luzeera, desnibel, iraupen eta abar ezberdineko 5 ibilbidez osaturiko ibilbide-sarea sortu; elkarren arteko saretzea sustatu batetik bestera igaro ahal izateko; udal jabetzako basoak zeharkatu ahal den heinean
  • Datu espazialen tratamendua eta kartografia-lanak egin eta seinaleztapen-proposamena osatu informazio-panel, zutabe/gezi eta margo-marken bidez
  • Panel, gezi, xafla eta eskuorriaren diseinu pertsonalizatuak egin
  • Euskarrien hornitzaileen eta Durangoko Udalaren arteko koordinazio-lanetan asienstentzia teknikoa eman
  • Margo-markak egin ibilbideetan zehar
  • 5 txangoen track-ak findu eta argitaratzeko prestatu

Kartografiaren xehetasunak:

Landa-eremuko mapa honetan ortoargazkiak erabili dira, hori baita baso-estaldura fidelen irudikatzeko modua. Gainera, udalerrien arteko mugak irudikatu dira eta Durangoko azalera nabarmendu da gainontzeko udalerrien azalerei maskara erdi-garden bat jarriz. Azkenik, Lurzoruaren Eredu Digitalak eragindako itzalak gehitu ditugu, erliebearen itxura egiteko eta ingurunearen errealitate geografikoa eta topografikoa irudikatzeko.

aixe | Señalización, mapas y diseño
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.