seinaleztapena ikonoa
kartografia-mapak ikonoa
diseinua-argitalpenak ikonoa
ibilbideak ikonoa

Seinaleztapena

Mapak

Diseinua

Ibilbideak

OARSOALDEKO MONUMENTU MEGALITIKOEN IBILBIDEAK

Mapa digitala eguneratzea
Oarsoaldea eskuorri mapa ibilbideak

Oarsoaldeko Garapen Agentziak hala eskatuta, aixe taldeak eskualdeko ibilbide megalitikoen mapa eguneratu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:

  • Eskualdeko ondare megalitikoa jendeari gerturatzea

Horretarako, honako hauek egin ditugu:

  • Zaharkitutako euskarrian emandako informazioa bildu, aztertu, bahetu, eguneratu eta sintetizatu.
  • Aurreko eskuorriaren egituran eta itxuran oinarrituta, informazioa erabiltzaileei modu erakargarrian nola eskaini erabaki (koloreetan, taldekatuta…); mapa orokorrari erliebearen informazioa gehitu, itxura errealistagoa, modernoagoa eta osoagoa emateko.
  • Zehaztasun gehiagorako, ibilbide bakoitzarekin fitxa bana osatu; bakoitzean, estazio megalitiko jakinaren inguruko mapa, argazkia eta deskribapena eta nola iritsi. Gainera, QR kode batekin, erabiltzaileak track-ak deskarga ditzake Wikiloc-etik.
  • Azkenik, informazioa itzuli da beste hizkuntzetara, eskuorria bera maketatu da eta aleak inprimatu eta bezeroari helarazi zaizkio.