D’elikatuzeko lagunekin eta Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Ordiziako eraikin historikoen, parkeen, ibilbide nagusien, herriko zerbitzuen eta urtean zehar bertan ospatzen diren ekitaldi nagusien inguruko mapa eta informazio-panel turistiko eguneratua garatu eta inprimatu dugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
Bisitariei Ordiziako ondarearen, zerbitzuen eta ekitaldien berri ematea
Bisitariei Ordiziak Goierriko eskualdean duen eta izan duen garrantziaz ohartaraztea
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Turismo-edukia aztertu, bahetu, eguneratu eta geolokalizatu
- Mapa sortu oinarrizko kartografia eta tematikoa uztartuz eta egokituz
- Kanpo baldintzetara egokitutako panel-xafla inprimatu eta altzairu herdoilgaitzeko egitura ekoitzi neurrira