seinaleztapena ikonoa
kartografia-mapak ikonoa
diseinua-argitalpenak ikonoa
ibilbideak ikonoa

Seinaleztapena

Mapak

Diseinua

Ibilbideak

UROLA KOSTAKO PR MENDI-IBILBIDEAK

Ibilbideak egokitu
urola kostako pr mendi-ibilbideak

Urola Kostako Turismo Sailak hala eskatuta, aixe taldeak eskualdeko PR ibilbideak eraberritu ditugu. Proiektuaren helburuak, alorraren arabera: Proiektuaren helburuak, alorraren arabera:

  • Ondarearen sustapenaren justifikazioa: aztertzea ea ibilbideen trazatuek, interesguneek, toponimiak, gaiek eta antzekoek ondo laburbiltzen duten agerian utzi nahi duten ondarearen esentzia.
  • Hedapena: arakatzea ibilbideok erabiltzaile potentzialen artean ezagutzera emateko egiten diren ekintzak, eta oinarria sortzea estrategia on bat diseinatu ahal izateko ibilbideok etorkizunean hedapen hobea izateko bidean.
  • Jabetzak, juridikoa: aztertzea ea ibilbideen trazatuek herri-bideak, erabilera publikoko bide pribatuak edo erabilera mugatuko bide pribatuak zeharkatzen dituzten eta ea erabileragatiko gatazkarik sortzetik kanpo dauden ibilbideok.
  • Irisgarritasuna (langak/itxiturak; sasitza/garbitu beharreko guneak; nahasmena eragin dezaketen guneak): aztertzea ibilbideetan zehar erabiltzaileen gehiengoaren irisgarritasuna bermatuta dagoela uneoro (arrazoi fisikoengatik, bereziki).
  • Seinaleztapena medioan: ezagutzea zein den seinale bertikal (zutabe/gezi) eta horizontalen (margo-marka) kontserbazio-egoera; ezagutzea seinaleztapen horrek GMFren homologazio-irizpideak betetzen dituen eta, hala ez izatekotan, hobekuntza- proposamena garatzeko oinarri sendoa sortzea; jakitea ea seinaleztapen bertikaleko edukia zuzena den (noranzkoak, toponimiak, distantziak eta denborak).

Horretarako, honako hauek egin ditugu:

  • Ibilbideen egoera aztertu osotasunean (sarean) nahiz puntuz puntu (medioan).
  • Ibilbideak bide egokienetara ekarri jabetza pribatuko eremuak ekiditeko.
  • Ibilbideak bide egokienetara ekarri jabetza pribatuko eremuak ekiditeko.
  • Zutabeak eta geziak eguneratu eta berritu; hondatutakoak berriengatik aldatu, datu teknikoak eguneratu…
  • Margo-markak zaharrak errepasatu eta berriak egin.
  • Herrietako turismo bulegoekin elkarlanean, mapako baliabide turistikoak eguneratu.
  • Inoformazio-panelak diseinatu, inprimatu eta instalatu eguneratutako datuekin bat etor daitezen.
aixe | Señalización, mapas y diseño
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.