Zarauzko Udaleko Agenda 21 Sailak hala eskatuta, herriko Eraztun Berde Urdinaren eskuorria eguneratu dugu. Ibilbidearen zati berriak txertatu ditugu, datu teknikoak eta argazkiak eguneratu… eta, bide batez, sareko beste 3 ibilbideak ere gehitu ditugu mapan; Arkamurka bidea, Hezeguneen bidea eta Malla Harria bidea, hirurak ere Eraztunaren osagarri.
Ikusi Turismo Bulegoaren orrialdean: https://www.turismozarautz.eus/eu/-/eraztun-urdin-berdea
Zarauzko Eraztun Berde Urdina herriko naturgune garrantzitsuenak lotzen dituen ibilbidea da.