Zarautz Turismorekin eta Xabier Eizaguirrekin elkarlanean, Zarauzko hainbat interesgune duela 100 urte nolakoak ziren erakusten dituen xaflak eta QRak garatu ditugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bertakoei nahiz bisitariei duela 100 urteko Zarautzen murgiltzeko aukera eskaintzea
- Zarauzko moilaren, Kale Nagusiaren, hondartzaren eta Mollarri kargaleku zaharraren eraldaketaren berri ematea, eurak balioan jartzeko bidean
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Altzairu herdoilgaitzezko atril edo mahai interpretatiboen egiturak diseinatu eta sortu ditugu Zarautz Turismo eta Hirigintza Departamentuaren eskakizunei jarraiki, lehendik medioan zauden antzeko elementuen estiloari jarraiki eta puntuz puntuko elementuekin ahalik eta ondoen integratuta
- Metakrilatozko xaflak binilatu ditugu diseinuak airean eskegita egotearen efektua lortzeko moduan, proiektuaren sortzailearen nahiaren arabera
- Egituren eta xaflen Instalazio-lanak