TESEC-eko lagunekin elkarlanean, Aguraingo Arrizala herrian Pedrokoko hezegunea eta Sorginetxe trikuharria eta horiek lotzen dituen 2 ibilbide zirkular (bata motza eta bestea luzeagoa) seinaleztatu ditugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bertakoei nahiz bisitariei interesguneen kokapenaren berri ematea eta horiek bisitatzeko aukera ematen duten oinezko 2 txangoen nondik norakoen berri ematea
- Arabako Lautadako turismo aktibori ekarpena egitea eta berau sustatzea eskualdeko kultur eta natur ondareari loturiko ibilbideak erabiltzaileen eskura jarriz
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Aurreproiektua interpretatu eta Foru Aldundiko Errepide Sailaren eskaerei bide ematea
- Balizko ibilbideen azterketa egin, gabeziak identifikatu eta seinazletapen-proposamena birformulatu (neurketak egin, deiseinuak proiektura doitu…)
- Seinaleak diseinatu, ekoitzi eta instalatu; margo-markak egin ibilbideetan zehar
- Lehendik garaturiko “Arabako Lautadako Ibilbideak” eskualdeko eskuorrian eta wikiloc kontuan ibilbidea txertatu