D’elikatuzeko lagunekin elkarlanean eta Ordiziako azokaren garrantzia azpimarratzeko Ordiziako Udalak sustaturiko proiektuaren baitan, hiri-ibilbide bat sortu dugu Ordiziako hirigunean, eta interesgune nagusien inguruko informazioa eskaintzen duten xaflak sortu eta instalatu ditugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bisitariei Ordiziako Azokaren garrantziaren berri ematea
- Herritarren artean azoka mantendu, zaindu eta sustatzearen garrantziaz sentsibilizatzea
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Hiri-ibilbidea sortu azokarekin loturiko 12 interesgune nagusitan oinarrituta
- Interesguneen inguruko testuak itzuli eta audio-gidak sortu
- QRak sortu eta metacrilatozko xaflak diseinatu, maketatu eta inprimatu
- Xaflak interesguneetan instalatu
- Ibilbide berria herriguneko informazio-panel orokorrean txertatu