Txukuneko, Aranzadiko eta bestelako lagunekin elkarlanean, Bilboko Monte Cabras eremuan
biodibertsitatea areagotzeko Bilboko Udalak sustaturiko proiektuaren inguruko panelak eta
mahai interpretatiboak diseinatu eta inprimatu ditugu. Proiektuaren helburua honako hau izan da:
- Bertakoei nahiz bisitariei Bilboko biodibertsitate potentzialaren berri ematea eta berau mantendu, zaindu eta sustatzearen garrantziaz sentsibilizatzea
- Herritarrei egitasmo horren baitan eginiko aktuazioen berri ematea eta horietako bakoitzaren inguruko informazioa ematea
Horretarako, honako lan hauek egin ditugu:
- Proiektu osoa barnebilduko zuen iruditeria, kolore-paleta, tipografia-sorta, ikurrak, oinarriak… sortu edo hautatu diseinu guztietan erabili ahal izateko
- Adituekin batera edukien inguruko ekarpenak egin, hautapen prozesuan parte hartu eta eduki alternatiboa proposatu eta lortu
- Testuak braille lengoaira transkribatu
- Xaflak inprimatu, kanpo baldintzetara egokituta eta braille erliebearekin